BESTEEI ESKER NIK GAUR EGUN DITUGUN AURRERAPENEZ GOZA DEZAKET
Gai hau aukeratu dut ze niri iruditzen zait gizarte onen aurreraketan denek zerbait egin dugula. Prehistoriako gizakitik hasi eta oraingo gizakiraino. Dena eboluzio bat dela konturatu naiz eta zuei eboluzioak azaltzea iruditu zait ideiarik onena:
-Beroa:
Hauxe da eboluziorik garbiena: Prehistorian gizakiak berotu ezin zuenez zerbait asmatu beharra zuen, naturako hainbat ideia erabiliz sua nola egin ikasi zuten. Gero sua erreferentzi hartuta gizaki batzuk sua egin beharrean zerbait errazagoa nahi zuten. Zuek pentsatu, pentsamendu hartako ideiak noraino iritsi diren; orain beroa nahi izan ez gero botoi bati ematea nahiko duzu. Begira ezazue ze nolako diferentzia, begira ezazue pertsona horrek ez bazuen hori pentsatu akaso suarekin ibili beharko genuke oraindik.
-Garbitasuna:
Hasiera batean gizakia ez zen bere garbitasunaz arduratzen, baina, gizakia aurreratuz joan ala ez da gustura sentitzen duen usainarekin eta ura edo menta botatzen zioten usaina gal zezan eta garbia egon zedin. Hondoren ibai edo erreketara hurbiltzen hasi ziren; norbaiti errazagoa izango zela bururatuz orduantxe konturatu ziren arropa eta beraiek ere bai garbiagoak zeudela. Ideia hartatik oraingo garbigailuetara egin zen salto. A ZE DIFERENTZIA!!! botoi bati eman eta arropa garbi eta garbigailu askotan idorra ere bai. Pertsona horrek edo horiek ideia hori izan ez bazuten garbigailua asmatu zuena ez zen horretaz inspiratuko eta ez zen garbigailurik egongo.
-Argia:
Gizakiak gauzak behar zituenean egiten saiatu da eta horregatik sortu zuten edo erabiltzen hasi ziren argia. Pertsona baten ideia izan zen baina zerbaitek inspiratu behar izan zuen argia lortzeko eta gai horretan dudak daude:
-Suak inspiratu zuen.
-Eguzkiak inspiratu zuen.
Ez dakite seguru zerk inspiratu zuen baina sua izan bazen, sua sortu zuen gizakiak ez bazuen sua lortzen ez genuke ez argirik eta ez berotasunik izango eta hori atzera pauso handia izango zen.
Pertsona bakoitzak zerbait egin du edo zerbait aportatu dio gure gizarteari. Hau esatean, esan nahi dut pertsona guztiak garela garrantzitsuak.
Horregatik nik gai hau sakondu dut, gure atzean pertsona piloa daudelako eta beraien bizipen eta pentsamenduak dugun gizarte eroso onetaraino ekarri gaituztelako.